XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amak.- Katua ikastolara, zertara?
Edurnek.- Saguak harrapatzera.

Amak.- Saguak ikastolan?
Edurnek.- Bai, andereñoak esan du: lana egin ala saguen gelara!.

*- Ring, ring!
- Hemen aireportua.

- Aizu, Pariserako hogei txartel nahi ditut.

-Noiz joan nahi duzue?
- Arratsaldean.

- Orduan bostetan etorri mesedez! Nortzu zarete?
- Eskola Berrikoak.

- Oso ongi. Gero arte!.

PLASTIKAREN INGURUAN
- Herri eta eskualdetik pasatzen diren garraiobide nagusienak planuan behatu.

- Inguratzen gaituzten sinbolo eta seinaleei buruz dugun euskarazko ezagutza gehitu: zirkulazioko seinaleak, kirol sinboloak, etab.

- Euskarazko egunkari, aldizkari, komikietako... ilustrazioak behatu eta komentatu.

- Jelatinaren bidez, ipuinak, eguneroko gertakizunak, etabarren inprimaketak egin.

- Komikiak egin: Istorio sinpleak egin kontu libre edo proposatuen oin edo bokadilo-ez baliatuz.

- Tipulazko papera edo azetatozko formato proiektagarrian (diapositiba, transparentziak) errotulatzailez marraztu eta margotu ikusmenezko istorio bat kondatzeko, hitzegite bidezko textuan oinarriturik.

Abestiak
- Behin batean ihes ikastolatik nintzela
- Txaka txaka txa trena zubi gainetik (Xirula mirula 1,106 or.)
- Pello Joxeperen doinuan kantatzeko:
Hondarribiko aireportura
joan gara gaur goizean
abioi pila ikusi dugu
hegan ta hegan aidean
etxera gero abiatu gara
sartuta autobusean
eta bertara iritsi gara
txintxo ta formal gauean
.